Nortzuk gara

Askatasun gabetu eta larriki gaixo dauden pertsonen sorospen-errealitateak, preso gaixoen eskubideen kontrako esku-hartze etengabeek, giza eskubideen eta osasunaren alde diharduten elkarteek behin eta berriro jasotzen dituzten kartzela barruko gaixotasunen eta heriotzen estatistikek, zein 3/2017 kartzela-jarraibideak bultzatu gaituzte, kontzientziagatik eta ardura profesionalagatik antolatzera, eta, bereziki zaurgarritzat jotzen ditugun pertsonen kolektiboaren oinarrizko eskubideak urratu ez daitezen lan egitera garamatza.

 

Hemen gure estatutuak irakur ditzakezu, non gure antolakuntza eta bere funtzionamenduari buruzko xehetasun guztiak topatuko dituzu.

Elkartearen helburuak dira:

1.- Indarrean dagoen legedia benetan betetzen dela bermatzea askatasuna kendu dieten pertsona gaixoekin zerikusia duen guztian

2.- Giza eskubideen defentsaren alde jardutea askatasuna kendu dieten pertsonen osasunerako eskubideari dagokionean.

3.- Nabarmentzea eta salatzea askatasuna kendu dieten emakumeek jasaten duten diskriminazio latza, bai eta osasun-eskubidearen arloan bizi duten desabantaila-egoera ere.

4.- Salatzea askatasuna kendu dieten pertsonek pairatu beharreko osasun-arreta eza, praktika okerrak, irregulartasunak eta lan-zabarkeria, bai eta inpunitateari aurre egitea ere aipatutako kasu horietan.

5.- Espetxe zigorpean dagoen pertsonaren nortasun, duintasun eta intimitatearekiko errespetua irmoki eskatzea

6.- Hemengo zein nazioarteko instantzia profesional eta sozialei dei egitea aholkularitza eta laguntza eskatzeko, elkartearen helburuak gauzatze aldera

7.- Espetxe-exekuzioaren eta espetxe-osasunaren eskumenak transferitzea eta beroriek benetan kudeatzea aldarrikatzea osasun-baliokidetasunaren printzipioak betetze aldera.

8.- Tortura eta bestelako tratu anker, zital eta umiliagarriak prebenitzeko tresna eraginkorrak ezartzearen alde jardutea

9.- Espetxe arloan diharduten osasun sektoreko pertsonei prestakuntza ematea

10.- Askatasuna kendu dieten pertsonen osasun-eskubideen benetako berdintasuna sustatzea

11.- Askatasuna kendu dieten pertsonei aholkua ematea euren osasun-eskubideak baliatu ditzaten
12. Jurista eta medikuen independentzia profesionala defendatzea, baita eremu administratibo eta instituzionalan.

OSABIDEAK estatutuak

Osasunerako eskubidearekin zuzeneko inplikazioa duten profesional eta arduradunei zein giza eskubideen aldeko entitateei atxekimendua eskatzen diegu