OSABIDEAKEK LARRIKI GAIXO DAUDEN PRESOEN DATU MEDIKUAK BABESTEA ESKATZEN DU, ARE GEHIAGO PRESOEK INTIMITATEAN MANTENTZEA ESKATU DUTENEAN

OSABIDEAKEK LARRIKI GAIXO DAUDEN PRESOEN DATU MEDIKUAK BABESTEA ESKATZEN DU, ARE GEHIAGO PRESOEK INTIMITATEAN MANTENTZEA ESKATU DUTENEAN

OSABIDEAKEK LARRIKI GAIXO DAUDEN PRESOEN DATU MEDIKUAK BABESTEA ESKATZEN DU, ARE GEHIAGO PRESOEK INTIMITATEAN MANTENTZEA ESKATU DUTENEAN

OHARRA:

Askatasuna Ukatuta duten Pertsonen Osasun Eskubideen Aldeko Sendagile eta Legegileen Euskal Herriko Elkarteak – OSABIDEAKek bere kezka adierazi nahi du eztabaida publiko eta mediatikoan gaixo larri diren euskal presoen datu medikuak hedatzen ari direlako.

 

Izan ere, Espainiar Gobernuak gaur egun bere bizitokitik urrun dauden euskal presoak gerturatzeko erakutsitako asmoaren inguruan, lehenik eta behin gaixotasunak sufritzen dituztenak lehentasuna izango dutela adierazi du, eskubide hau jasota dagoela espainiar legean eta baita nazioarteko gomendiotan (NNBBetako Mandela printzipioak edo Europa Parlamentuaren Bergeron txostena adibidez) edo Europako Giza Eskubideen Auzitegian, adibidez.

 

Egunkari, telebista eta irratietan presoen izenak filtratu dira, zigortuta izan ziren delituak eta baita ere sufritzen duten gaixotasun, sintoma, ezgaitasunak edo arriskuak agertu dira. Konstatatzen dugu, beraz, intimitate eta sekretu medikurako eskubidearen bortxaketa. Honek suposatzen du Gaixoaren autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoari buruzko , eskubide eta betebeharrak arautzen duen 41/2002 legearen urraketa argia, eta baita ere pertsonaren intimitate eta ohorearen eskubide oinarrizkoenak ere. Filtrazio horren sorburua kartzela osasun arlotik etorri bada, urraketa legal eta deontologiko larria da. Baina administrazio publikoen aldetik sortu bada, giza eskubideen urraketa larri baten aurrean gaude.

 

Preso batzuk intimitate eta konfidentzialtasun eskubide horri errenuntzia egin diote borondatez, bere gaixotasun larriak publiko eginez, osasun eta kartzela bestelako eskubideen urraketak iritzi publikoak ezagutu ditzan eta horren aurrean posizioa har dezan. Beste preso batzuk, aitzitik, intimitatean gorde nahi izan dute beren gaixotasun larriak. Beharrezkoa da erabaki hau errespetatzea berme eta babes guztiekin.

 

Legeak aurreikusten du askatasunean jartzea horrelako gaitzak sufritzen dituzten presoak. Neurri hori aplikatu behar zaio automatikoki baldintza mediku eta legalak betetzen duen orori. Bere inguru sozial eta familiar gertuko kartzeletara ekartzea, oinarrizko neurri gizatiar bat izateaz gain, lehentasunezko eskubide bat da.

 

OSABIDEAK harremanetan jarriko da Arartekoarekin, mediku elkargo profesionalekin eta beste giza eskubideen entitate edo erakundeekin, gaixo guztien mediku konfidentzialtasuna babestua izan dadin. Baita ere proposatzen dugu gogoeta bat egitea datu hauen errespeturik gabeko hedabideen tratamenduaren inguruan, gaixorik dauden presoen ohore eta intimitatearen eskubideak babes daitezen. Gonbitea luzatzen diogu gizarteari ikuspegi arduratsua, aurrerakoia, heldua, eraikitzailea baina baita ere kritikoa izan dezan, horrelako duintasun gabeko tratamendu mediatikoen aurrean.

OSABIDEAK