Osasunaren Aldeko Euskal Foroak antolatutako “Gaixotasuna eta espetxea. Osasun eskubidea” jardunaldian parte harte hartu du Osabideak-ek
Astearte honetan, hilak 14, Osasunaren aldeko Euskal Foroak “Gaixotasuna eta espetxea. Osasun eskubidea” jardunaldia antolatu du UPV/EHUko Oinarrizko Eskubideak eta Botere Publikoak Masterraren laguntzarekin.
Jardunaldia Bizkaiko Medikuen Elkargoan burutu da eta hantxe Aia eta Bengoetxea, mediku eta Foroko kideek, osasun politikaren inguruan hitz egiten dute, ideia hauek azpimarratuz:
- Espetxeetan ez da baliokidetasun printzipioa betetzen. Gaixotasunaren jarraipena eta tratamendua ez da askatasunean dagoen paziente bati ematen zaion berdina, beraz, diskriminazio bat existitzen da.
- Espetxe medikuntza periziala ez dago bat ere garatua, ez dira protokolo eta kontsentsu gidak existitzen espetxearen aurrean beste neurri alternatibo batzuk baloratzeko.
- Denbora kriterioak aldendu behar dira, legeak ez baititu exijitzen eta medikuki ezin baitira aurreikusi.
- Espetxe osasuna Espetxe Instituzioen menpe dago administratiboki (EAE eta Katalunian salbu); pereziala, berriz, Administrazio judizialaren menpe dago. Halere, askatasuna ukatuta duten pertsonen osasun ardura medikuari dagokio bakarrik.
Iñaki Markezek, psikiatra eta Osaldeko kideak (Osasun eskubidearen aldeko elkartea), pertsona espetxeratuen %40ak arazo psikiatriko larriak dituela jakinarazi du eta Estatu espainiarreko kartzeletan dituzten baldintza eskasak azpimarratu ditu, tratamendua egokia jasotzeko dituzten zailtasunei erreparatuz.
Iñaki Lasagabasterrek, UPV/EHUko Administrazio Zuzenbideko katedradunak, askatasuna ukatuta duten pertsonak duintasunez tratatuak izateko duten eskubideaz hitz egin du, baita gaixotasun larriak dituzten presoek askatasuna lortzeko duten eskubideaz ere, hiru alde hauek azpimarratuz:
- Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea legezko baldintza da eta horrek ez du errekeritzen gaixoak berehala hiltzea edo fase terminalean egotea.
- Zigor Kodea ezin daiteke modu mugatuan interpretatu orain arte egin den eta espetxe agintariek gaiaren inguruan argitaratu dituzten instrukzioekin mantentzen duten moduan. Espetxean dauden pertsonek, gainontzekoak bezala, bizitzeko eskubidea dute ere.
- Espetxetik irtetzeak ez du sendatzea bermatzen, gaixotasunaren hobekuntza eta eboluzio motelagoa ahalbidetzen du bakarrik. Espetxean jarraitzeak gaixotasunean modu negatiboan eragiten du erabat eta pertsona horien bizitza murrizten du.
Asier Lopez de Arcautek, medikua eta Zaballako Osasun Zentroko Lehen Arreta Unitateko buruak, espetxe instituzioaren bilakaerari buruz hitz egin du. Bere ustez, baliabide soziosanitarioa bihurtzen ari da eta pertsona espetxeratuen profil aldaketaren beri eman digu ere. Halaber, hobekuntza arloak azpimarratu ditu lau gaixo moten inguruan (psikiatrikoak, adinekoak, elbarriak eta toxikomanoak), esku-hartzean, askatasun eskaerak duten babes faltan eta espetxez kanpoko baliabideen eskasian.
Ondoren, EAJ-PNV, EHBildu, Elkarrekin-Podemos, PSE eta PP alderdi politikoekin eztabaida mahaia burutu da. Hauek espresuki adierazi dute gaixotasuna larriak eta sendaezinak dituzten eta euren bizitza arriskuan ikusten duten pertsona espetxeratuek baldintzapeko askatasunean egon beharko liratekela, Kode Penalak hala aurreikusten baitu (91 art.). Estatu espainiarreko espetxe politika mantentzen duten arduradunek emandako iritziak kritikatu dituzte, batez ere baldintzapeko askatasuna lortzeko presoa egoera terminalean egon behar dela exijitu denean, bi hilabete baino gutxiagoko bizitza itxaropenarekin (Zoido ministroaren arabera).
Bizitzarentzako arrisku egoera ageria ez da egoera terminala, ezta hiltzear dagoen pertsona gaixoarena ere. Bizitzarako arrisku argia sortzen duen gaixotasun sendaezinak ez du zehazten pertsona horrek noraino iraungo duen; bi hilabete, 6 hilabete edo 3 urte bizi ditzake.
Jardunaldian azpimarratu zen ere eta epaitegietako hitzetara joz, gaixorik dauden pertsonek askatasuna lortuko balute euren bizitza luzeagoa izatea ahalbidetuko luketela, hau da, osasuna eskubidea eta bizitza eskubidea errekonozituko zitzaien, eskubide horien jabe baitira ere.
Ondorioa ezin hobeto egokitzen da Osasunaren aldeko Euskal Foroak duen kezkarekin, hau, bizitza eskubidea erdigunean jartzea.