Gaixotasun garatua eta sendaezin terminalak dituzten presoen askatasunerako bizitza oso epe murritzera mugatzen duen 3/2017 espetxe instrukzioaren indargabetzea sustatzen duen kanpaina. Instrukzio honek tratu gizagabeen eta umiliagarrien debekuari muzin egiten die, baita Europako espetxe araudiei eta oinarrizko eskubideen Europako Hitzarmenari edo Konstituzio Espainiarraren legezkotasun printzipioari ere. Aipatu instrukzioaren ildo nagusiak nazioarteko erakundeek ezarritakoen kontrakoak dira. NBE-k edo Mundu Osasun Erakundeak ezarritako irizpideen aurka egiten du, Espetxe Legedi Orokorraren gizatasun printzipioa baztertu, askatasuna legeak ezartzen ez dituen betekizunen menpe jartzen du eta mediku deontologiarekiko zein ebidentzia zientifikoarekiko kontrajarria da.

Zure atxekimendua emateko prest bazaude, bete ezazu beheko formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara, atxekimendu orrirako sarbidea emateko.

Atxekimendu bilketa profesionala izanik, ahalik eta zuzenea izatea nahi dugu, barka itzazu eragozpenak.

Nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke telefono honetan: 658 73 85 91

 


PROFESIONALEN ATXEKIMENDUA

Onartzen dut nire izen abizenak publikoki erabiltzea kanpaina honi atxekimendua adierazteko.

 

ELKARTEEN ATXEKIMENDUA

Onartzen dut nire elkartearen izena publikoki erabiltzea kanpaina honi atxekimendua adierazteko